EUS_cab6
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

MARATOI TXIKI FESTA

Maratoi Txiki Festaren ordutegien aldaketak

 

Arratsaldeko lehenengo irteera ordu laurden bat aurreratuko da eta beste zenbait proben ordutegiak pixka bat aldatuko dira

 

G.A.F. Mendeurrena Zurich Maratoi Txiki Festaren antolatzaileok hurrengoa azaldu nahi dizuegu proba berri onen parte-hartzaileen guraso eta arduradunei. Antolakuntza arrazoiengatik, eta jardunaldiko lasterketa guztiak ongi atera daitezen, arratsaldeko lehenengo irteera ordu laurden bat aurreratuko da eta beste zenbait proben ordutegiak pixka bat aldatuko dira. Xehetasun guztiak probaren webgunearen (www.maratoitxikidonostia.com) Ibilbidea atalaren bidez kontsultatu daitezke.

 

Umeen dortsalen eta kamiseten jasotzea larunbatean bertan egin ahal izango da, arratsaldeko 14.45tatik aurrera, Anoetako Estadiora 2. eta 27. ateetatik sartuz. Gogorarazi nahi dizuegu probaren webgunean ere ikusgai dagoela parte-hartzaileen zerrenda osoa eta edonork baieztatu ditzazkeela izen-emateak eta gaztetxoek eramango dituzten dortsalen zenbakiak ere hor aurkitu daitezkeela.

 

Aparkalekua, Ilunben

Gainera, eta azken orduko arazoak eta urduritasunak saihesteko, antolakuntzatik bortitzki gomendatu nahi dugu garraio publikoa erabiltzea eta, kotxean etortzekoak direnak, Ilunbera hurbiltzea ibilgailuak aparkatzera, Anoetako gunearen kolapsoa saihesteko. Izan ere, arrazoi handi bat dago horretarako, larunbatean Maratoiko dortsalen jasotzea, Miniestadioan ospatuko den Bera Beraren errugbi norgehiagoka eta Maratoi Txiki Festa bera aldi berean ospatuko bait dira. Aldi berean, soberako denborarekin etortzea gomendatzen dugu.



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz