.
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

ZURICH MARATOI TXIKI FESTA

 ZURICH MARATOI TXIKI FESTAN IZENA EMATEKO EPEA IREKIA DAGO

Haurrek Anoetako Miniestadioko helmuga zeharkatzeko aukera izango dute azaroaren 23an, hau da, Zurich Donostiako Maratoia baino egun bat lehenago; kamiseta berezia jasoko dute partaide guztiek
Zurich Maratoi Txiki Festan izena emateko epea irekia dago. Azaroaren 23an ospatuko da Anoetako Miniestadioan ospatzen den festa haundi hau, hau da, Zurich Donostiako Maratoia iritsi baino egun bat lehenago. Arratsalde berezia izango da partaide eta familia guztientzat. Haur guztiek gurasoen pausuak jarraituko dituzte (ez da beharrezkoa gurasoen partaidetza Donostiako Maratoian). Atletismoa eta kirola sustatzea gazteen artean da proba honen helburu nagusia. Guztira, 3 eta 13 urteen arteko 1.200 haur espero dira Anoetako Miniestadioan.
 
Kamiseta eta askaria
 
Zurich Seguros konpainiak gaztetxoeen ametsak egi bihurtu nahi ditu. Arrazoi honegatik, berriz ere proba hau babestuko du. Haur guztiek kamiseta eder eta berezia jasoko dute aurten eta Anoetako Miniestadioko material sintetikoan zehar korri egiteko aukera izango dute. Harmailak bete-beteak egongo dira! Zurich Maratoi Txiki Festan esperientzia bikaina biziko dute haur guztiek! Eta korri egin ondoren, askaria denontzat!
 
Izen emateak
 
Izena emateko aukera irekia dago jada webgune ofizialean: www.maratoitxikidonostia.com. Donostiako Robers dendan ere egin daitezke (Larramendi Kalean). Bi kasuetan, salneurria 3 eurokoa da. Guztira, 1.200 neska-mutilek parte hartu dezakete, eta aurreko urteetan izen emateak agortu egin dira. Beraz, ez utzi azken unerako!

 



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz