.
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

GEBRIALAK ETA ETXEBERRIAK EURI AZPIAN DANTZA EGITEN DUTE

 Etiopiako atletak eta Gipuzkoako fondistak garaipena lortu dute Donostiako Salto Systems 15Klasikoan

Euria egin arren, ehunka pertsonek parte hartu zuten igande honetan Donostiako Salto Systems 15Klasikoan. Aurten XXIII. edizioa ospatu da eta, berri bezala, partaideek hiru distantzien artean aukeratu dute: 5K, 10K eta 15K.

Proba polita izan zen, non euriak festaren parte izan zen. 15 kilometroko lehen sailkatuak iristeko gertu zeudenean indarrarekin hasi zen. Aitor Etxeberria gipuzkoarra eta Etiopiako Gebriala irabazleak izan ziren 15 kilometroko distantzia erreginean.

3.000 partaide inguruk Anoetako Miniestadioko helmuga gurutzatu zuten (hauetako 2.290 distantzia luzean eta korrika). Apuntatutako 3.500 baino gehioen artean banatutako Mizuno kamiseta jantzita zeramaten.

Aitor Etxeberriak txapela irabazi zuen. Igeldotarrarekin ezin izan zuten Gonzalo Fuentes eta Ander Sagarzazuk. Lasterketa honetan lortzen zuen bere lehen garaipena izan zen. Emakumezkoen lasterketan, Gebrialak sekulako erritmoa jarri zuen hasieratik. Elena Silvestrek merito handiko bigarren postua lortu zuen. Tsegay Gidey izan zen hirugarren sailkatua helmugan.

Hauek izan ziren beste kategorietako irabazleak: Unai Ibarra eta Irati Larrñaga (5K), Kamel Ziani eta Uxune Tena (10K), Ion Galarraga eta Ione Basterra (handbike 15K) eta Nagore Montes eta Enrique Leiva (patinatzaileak).

ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIEGU BEREZIKI LASTERKETA BURUTZEKO LAGUNTZA EMAN DIGUTE BOLONDRES GUZTIEI.

EMAITZAK

 

 

Fly Group



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz