.
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

KOMUNIKATU OFIZIALA - DONOSTIAKO SALTYO SYSTEMS 15KM KLASIKOA

Donostiako Salto Systems 15Klasikoa bertan behera geratu da

Aurtengo edizioa, hasiera batean urriaren 18rako aurreikusita zegoena, bertan behera geratu da osasun egoera dela eta


2020ko Salto Systems Donostiako 15Klasikoa, urriaren 18rako aurreikusita zegoena, bertan behera utzi behar izan dugu aurten bizi den eta kirol-erakundeentzat hain gogorra izaten ari den osasun-egoeraren ondorioz (COVID-19).

2019ko urritik hona lan handia egin dugu, bilerak egin dira, protokoloak eta planak prestatu dira, karrera sustatzeko lana egin da, materiala eskatu da... Panorama aldatuko zela espero genuen, baina erabaki dugu proba bertan behera uztea onena dela, egoera kontuan hartuta.

Donostiako Udalak, Gipuzkoako Atletismo Federazioak, babesleak eta Fly Groupek batera hartutako erabakia une zail hauetan egokiena dela uste dugu ezin baita parte-hartzaileen, epaileen, boluntarioen, langileen eta publikoaren segurtasuna bermatu.

Urriaren 17an izango da 2021. urteko lasterketa. Eskerrik asko ulertzeagatik. Sentitzen ditugu eragozpenak, eta animatzen zaituztegu korrika egiten eta kirolaz gozatzen jarrai dezazuen.

    



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz