.
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

LEHENDAKARIAREN AGURRA

Agur bero bat gipuzkoar familia atletikoari

 

Lau urteko aldi zirraragarria dugu aurrean. Bizi dugun egoera delikatua erronka gehigarria da Federazioaren kudeaketan.

Egoera onean gaude, maila atletiko onean eta finantza-egoera orekatuan. Eskerrak eman nahi dizkiet pertsonalki Amaia Andresi eta bere Zuzendaritza Batzorde osoari egindako lan onagatik. Haren jardunik gabe, ezinezkoa zatekeen une honetara iritsi izana.

Datorren astean Zuzendaritza Batzorde berria eratuko dugu, aurreko Batzarrean oinarrituta, izen berriak gehituta. Ziur nago talde egokia dela etorkizunari segurtasunez aurre egiteko. Laster jakinaraziko dizkizuegu datozen lau urteetarako ildo estrategikoak.

Erakundeekin lerrokatuta, klubak indartzen saiatuko gara. Klub indartsuek, entrenatzaileek eta ilusioz betetako epaileek Federazio indartsu bat egingo dute eta familia atletikoaren estamentu guztien helburuak bermatuko dituzte.

Bihotzez eskertzen dizkizuet zuetako askok helarazi dizkidazuen zorionak eta lankidetzarako proposamen desinteresatuak.

Eskerrik asko



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz