EUS_cab6
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

ISTAR DAPENA EUSKADIKO KADETE ERREKORRA

Errealeko pertika jauzilari arrasatearrak 4,01 metroko muga gainditu zuen, Abenduaren 29an,  Anoetan ospatutako parte hartzeko libreko frogetan.
 
 
Esan beharra dago,  Dapenaren azkeneko aukera zela kadete mailako Euskadiko errekorra hausteko, urtarrilaren 1etik aurrera 17 urtez azpiko kategorian -jubenila- lehiatuko baitu.  Marka hau 3,90ko mugan ezarrita zeukan Ander Lopezek 2005. urtetik, eta 3,91 jauzia eginda lehenengo, eta 4,01ekoa gero, hobetzea lortu zuen  pertika jauzilari arrasatearrak.
 
Dapenaren entrenatzailea den Jonathan Pérez pozik agertu zen bere mutilak egindako errekorrarekin, halere marka hori “hobea” izan zitekeela ere azpimarratu zuen:  “pena bat da, neguan ez baitaukagu ganoraz entrenatzeko estalitako tokia Arrasaten, eta arazo hori konpontzearen zain gaude aspalditik”.
 


Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz