EUS_cab6
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

LIGEN 2. TOPAKETA

Asteburu honetan, ligen bigarren topaketak ospatu dira. XABIER TERRONESEK IDATZITAKO KRONIKA INTERESGARRIA ARGITARATZEN DUGU.

OHOREZKO MAILA

ATLETIKO SAN SEBASTIANEKO neskak Iruñean lehiatu ziren eta bigarrenak izan ziren Playas de Castellonen atzetik. Bigarren topaketa honen ondoren ZAZPIGARREN postuan daude,beraz, iraunkortasuna ziurtatuta dute.

REAL SOCIEDAD taldeak Andujarren lehiatu zuen. Errealeko mutilak hirugarrenak izan ziren eta momentu honetan BEDERATZIGARREN postuan aurkitzen dira.

LEHENENGO MAILA

SUPER AMARA BATeko neskak bigarrenak izan ziren Lleidan. Hauek ere iraunkortasuna baieztatu dute eta ZORTZIGARREN postuan aurkitzen dira topaketa honen ondoren.

Bidasoako mutilak ordea, hirugarrenak izan ziren Durangon ospatu zen topaketan eta orain HAMAIRUGARREN POSTUAN aurkitzen dira.

ATLETIKO SAN SEBASTIANeko mutilak etxean lehiatu zuten ( Donostian). Hauek hirugarrenak izan ziren eta sailkapen orokorrean BEDERATZIGARREN postuan daude.

Emaitzak argitaratzen ditugu.

Erantsitako fitxategiak:


Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz