EUS_cab6
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

MUNDUKO JUNIOR TXAPELKETA

Maialen Axpe eta Teresa Errandonea aste honetan zehar ospatzen zen Munduko Junior Txapelketan egon dira.

MAIALEN AXPEK 24.postua lortu du Mundialen 3.85 metrotako jauziarekin.

Jonathan Perezek entrenatzen duen atletak lorpen haundiak izan ditu denboraldi honetan zehar: Duela aste gutxi batzuk Gipuzkoako Junior Errekorra gainditu zuen 4.00 metrorekin. Bestalde aipatu behar da Espainiako rankin absolutuan SEIGARREN postuan dagoela.

Laburbilduz, esan daiteke  izugarrizko denboraldia bete duela Atletiko San Sebastianeko atleta Arrasaterrak.

TERESA ERRANDONEAK ordea, ezin izan du Mundialeko semifinaletan parte hartu, lesio bat dela eta. Ibon Muñozek entrenatzen duen atleta bidasoarrak denboraldi honetan ere oso emaitza esanguratsuak lortu ditu  100 metro hesietan: 13.96 segunduko denbora.  Erregistro honekin HIRUGARREN kokatzen da espainiako rankin absolutuan.

Ezin dugu ahaztu bi atletak Espainiako Txapeldunak izan zirela Junior mailan.

Zorionak bioi eta zuen entrenatzaileei baita!

 

 

 

 



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz