EUS_cab6
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

SUSTAPEN BATZORDEA

Sustapen batzordean partaide asko hurbildu ziren eta gai hauek jorratu ziren:

PARTAIDEAK

Josean PEÑA eta Egoitz IZTUETA (TXIN) ; Periko SAN ROMA (HAUR); Aitor GONZALEZ (ANTO) Ibón MUÑOZ (BAT); Ibai AGIRRE (TCF); Rafa PUIGNAU (ATSNSN); Eva ESNAOLA (HER);  Juanjo GARRANTXO ( ) eta Aitor GARRO (GAF)

 

·         Behin behineko egutegia pista estalian.
 
      Pista estaliko zirriborro bat aurkeztu zen. Guztien artean begiratu ondoren gipuzkoako txapelketa absolutoa gehitu zen. Egutegi hau Euskadiko federazioan defendatuko dela adierazten da.  Euskadiko batzordetik ateratakoa Gipuzkoako batzar nagusira eramango da. (Dirudienez batzar nagusia Urriak 6an egingo da). Handik aterako da behin betiko egutegia. Eztabaidan proba konbinatu bakarra egin beharrean bi antola ditzagula proposatzen da. Zuzendari teknikoak kontrako iritzia adierazten du antolakuntza batek kostatzen duena argudiatuz. Era berean GAFek neguan antolatzen duen proba kopuru handia eta atletak beste pista batera atera ahal izateko aukera aipatzen du iritzi kontrakoa defendatzeko.
Euskadiko batzordean euskadiko txapelketen arautegia  birpasatuko dela ere adierazten da. Honela kluben arteko lehiaketetan partaidetza ez murrizteko eskatzen da eta puntuazio simple bat eramatea ere.
 
 

 

      Egutegi zirriborroa itsatsita
 
·         GAF antolakuntzak
 
      Aitor GARROk hemendik aurrera GAFeko antolakuntzetan bera  ez dela egongo berria ematen du. Bere ordez Xabier TERRONES izango da.
 
·         Eskolar txapelketen egoitzak
 
          Proposamena irakurtzen da. Denak ados daude eta aurrerago gaia berreskuratuko dela aipatzen da.
 
·         Atletiada 2013
 
       Aurten Kutxak Atletiada egiteko dirulaguntza ez dela egongo aipatzen da. 
 
 
   Ruegos y preguntas
 
        Ibon Muñozek egutegi herrikoien datak errespeta dezatela eskatzen du. Proba berriak ateratzen dira eta edozein lekutan sartzen dira.

 

Erantsitako fitxategiak:


Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz