EUS_cab6
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

GIPUZKOAKO KADETE MARKAK (zuzenketa)

Gipuzkoako kadeteak marka batzuk hautsi zituzten pasa den denboraldian 

 

 

 

ANA SAMANIEGO
Maiatzak 13an Donostian Ana Samaniego de Juan, Txindoki taldeko neska kadeteak,  1.500 Oztopo errekorra egin zuen kadete mailan 5.29.6 egitean. Aurreko maraka Txindokiko Enara Cacho Gabilondok zeukan 5.32.32.makarekin
 

 

 

 

ITOITZ RODRIGUEZ                         LASARTE ORIA C.D.
Itoitz Rodriguez, oso azkarra den iraupen-erdiko lasterkaria edo erresistentzia handiko abiadura-lasterkaria (36.43  300 metrotan)
Pista estaliko 600 metrotan marka hautsi zuen 1.26.19 eginez. Espero dezagun Itoitz urte askotan atletismoan aritzea eta iraupen-erdiko eredua izatera hel dadin.

 

 
 
 
 
                                                  
IMANOL MENDIZABAL                      TOLOSA C.F.
Pasa den denboraldian Imanol MENDIZABAL 5 aldiz egin zuen Gipuzkoako errekorra.
 
2012-02-12     EIBAR               47.86
2012 -02-26    BILBAO             49.16
2012-03-04     TOLOSA            50.57
2012-05-12     TOLOSA            53.45
2012-06-30     CASTELLON      53.67
 
Denboraldi honetan kilo batetik 1.5 kilotara pasako da. Sorte on aldaketan.
 
ISTAR DAPENA                                  REAL SOCIEDAD F.                       
Jonathan Pérez taldearena. Urte bukatu baino lehen, errekor araudia aldaketa aprobetxatuz marka kadete egin zuen. Egia esan ez da kadete marka esan behar baizik eta 15 urte mugako marka.
Abenduak 29an 4.01 jauzi egin zuen. Geroago 4.20 saltatzera iritsi zen.
 
  
 
 
 
AINHOA AZPIAZU                                 CLUB DEPORTIVO EIBAR
 
C.D.EIBAR klubak atletismoa ekoizten jarraitzen du. Lehengo egunean Martin Vouillozen kasua aipatzen bagenuen, jaurtiketetan ere beste atleta bat dugu. Ainhoa AZPIAZU. Txabalinan gipuzkoako marka egin zuen 39.45 eginez. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 MARIA MUJIKA-LARA TORREGARAI-MADDI LILLO-NORA ORDUÑA
 
TOLOSA C.F.      

Tolosakoek aurten ere gipuzkoako marka lortu zuten. Espainako txapelketan 2. izan ziren 4 x 100ean 50.03 egitean.Aurreko marka Tolosakoek ere zeukaten 50.27: Nora Orduña, María Mujika, Ainhoa Rueda eta Ane Bengoa

 

 

 

Aitor GARRO
Director Técnico FAG

 

 

 



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz