.
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

SUSTAPEN BATZORDEA

Lagun agurgarriak:

 
Gipuzkoako Atletismo Federakuntzak sustapenen batzordeko bilera baterako  deialdia egiten du. Ekitaldia hurrengo astelehenean abenduak 3an, arratsaldeko 18,00etan ospatuko da. Bilera Kirol etxeko Sebastián Silveti aretoan  izango da. Eguneko aztergaien zerrenda ondorengoa da:
 
·         WEB orria
     Batzordeko lagunekin tresna honen baliogarritasuna aztertuko da.
·        Kross egutegia
      Kross egutegia egiteko proposamen berri bat egingo dugu. Proposamen honetan egutegia egiteko kirol irizpideak erabiltzea bilatuko da.  Proposamen hau zuzendari batzordeak eta batzar nagusiak onartu beharko dute.
      1) Kross federatua + eskolarra egiten duten antolatzaileen zerrenda egingo da.
      2) Gipuzkoako txapelketa beraien artean banatuko da urtez urte.
      3) Gipuzkoako txapelketaren data GAFen zuzendari batzodeak markatuko du.
      4) Beste antolatzaile federatuek hautaketaren ordena errespetatu egin beharko dute.
      5) Eskolarrek ere ordena errespetatu beharko dute
      6) Euskadiko txapelketetarako irizpide bat pentsatu beharko da ere.
·         Zuzendari batzordeari proposamena
      Zuzendari batzordeari proposamen bat egingo zaio. Aztertuko da aurreko urteetan egindakoa eta hurrengo urteetako ibilbidea proposatuko zaio zuzendari batzordeari.
·         Eguberriko konzentrazioak
      Eguberriko konzentrazioak nola egingo diren azalduko da. Ikuspegi teknikoa antzekoa izango da eta izen ematearen arabera espezialitateak errespetatzen egingo da lana.
 
Datorren astean adostutakoa azalduko da WEB orrian
 
Aitor GARRO
Zuzendari Teknikoa GAF

 



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz