.
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

SUSTAPEN BATZORDEA

Abenduak 3an, astelehenean kirol etxean sustapen batzordea burutu zen

 
Azaldurikoak:
          
Aitor GARRO                  GAF
Rafa PUIGNAU               ATSNSN
Ibai AGIRRE                   T.C.F.
Iban GALLEGO              T.C.F.
Ibón MUÑOZ                   S.A.BAT
Idoia ESNAOLA              HERN
Periko SANROMA          HAURTZ
Josean PEÑA                 TXIN
Jon MARQUET               Atleta
 
 
 
·         WEB ORRIA
     Trestna honen baliogarritasuna aztertu zen batzarkideen artean. Guztiek interesa azaldu zuten.  WEB orria federazioaren erakuslehioa da eta zaindu behar da. Batez ere eskolar mailan kezkatutak azaldu ziren. Ikastetxeek erabiltzen dute tresna hau programak, emaitzak eta egutegiak ikusteko.
·         Koss egutegia
      Kross egutegia egiteko proposamen berri bat egin zen. Proposamen honetan egutegia egiteko kirol irizpideak erabiliko dira.  Proposamen hau zuzendari batzordeak eta batzar nagusiak onartu beharko dute.
      1) Kross federatua + eskolarra egiten duten antolatzaileen zerrenda egingo da.
      2) Gipuzkoako txapelketa beraien artean banatuko da urtez urte.(Ikasberri,Eibar,FAG, Txindoki) Irungo kross hasiera errespetatuz.
      3) Gipuzkoako txapelketaren data GAFen zuzendari batzodeak markatuko du.
      4) Beste antolatzaile federatuek hautaketaren ordena errespetatu egin beharko dute.
      5) Eskolarrek ere ordena errespetatu beharko dute

      6) Euskadiko txapelteterako gai diren ibilbideak aukeratuko dira eta beraien artean selekzioa egingo da.

Zuzendari teknikoak araudi bat egingo du zuzendari batzordeari aurkezteko.

·         Zuzendari batzordeari proposamena
     Zuzendari batzordeari proposamen bat egingo zaio. Aztertuko da aurreko urteetan egindakoa eta hurrengo urteetako ibilbidea proposatuko zaio zuzendari batzordeari.Hau egiteko lehenik azterketa sakon bat egingo da.
      Sustapen batzordetik kezka bat azaltzen da. Atletek kadete eta jubenilak baditugu bainan hauek ez dira senior izatera iristen. Honen inguruan irudimenezko burutapenak eskatzen dira.
      Beste eskaera bat egiten da: Laguntza ekonomikoa estruktura teknikoa dutenen klubei.
 
     ·         Eguberriko konzentrazioak
 
      Eguberriko konzentrazioak nola egingo diren azaldu da. Ikuspegi teknikoa antzekoa izango da eta izen ematearen arabera espezialitateak errespetatzen egingo da lana.
       YOLANDA REYES 400 metrotako atleta ohia etor liteke KORE eta PILATES saio bat egiteko.
 
  
      Hain gazte eta atleta anitzekin horrelako saio bat egiteko sailtasunak adierazten dira.
      Ospeko entrenatzaileak entrenamenduak zuzentzea baloratzen da.
        
·         Eskari eta galderak
      - Informazioak ez bakarrik web orriaren bidez baizik eta emailez bidaltzea eskatzen da.
      - 2011/2012 ko antolatzaile eskolarren dirulaguntzak noiz kobratuko diren galdetzen da.
      - Pista estaliko marka aboslutuei ezkurra ematea ere eskatzen da.
      -  Herri lasterketen klub antolatzaileek egutegia babetea eskatzen dute. Gero eta lasterketa gehio dago eta edozein datan jartzen dira.
 
      Gai guzti hauek zuzendari batzordean jorratuko dira.
 
      Javier Aldabe, idazkari nagusiarekin hitzegin ahal izango da erabakiei buruz
 
Aitor GARRO
GAFeko zuzendari teknikoa

 



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz