.
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

ESPAINIAKO PROMESA TXAPELKETA

Atletismoz betetako asteburua bizi dugu belodromoan. 16 atleta gipuzkoar parte hartu zuten, eta guztira 4 domina eskuratu zituzten. Igor Legarda, Maitane Iruretagoiena eta Maialen Axpek urrezko dominak eskuratu zituzten, eta iñigo Uribarrenek zilarrezkoa.

Segidan, gure atleten errepasoa egingo dugu:

Lander Gil (Tolosa C.F.). 60 metro heziko finalean, hirugarren denborarekin sailkatu zen. Finalean, 5º ailegatu zen 8,25 denborarekin.

Eneko Albisu (Super Amara BAT). Txapelketa ona egin zuen 4 metro eta 41 zentimetroko saltuarekin 

Ion Arrieta (TXingudi A.T.). 60 metroko finalean, 11 zentesimengatik ez zen sartu. Bere marka, 7.19.

Iñigo Uribarren (Real Sociedad). Zilarra jausi hirukoitzan , 15,07 metrotara ailegatuz.

Gaizka Ormazabal (Lasarte-Oria). 200 metroko lasterketan parte hartu zuen, finalerdietara ailegatuz, 22.62 denborarekin. 60 metro hezietan 9.12ko denbora egin zuen.

Karel Lopez (Atlético San Sebastián). 23.09 egin zuen 200 metrotan.

Gen Abreu (Super Amara BAT). 9 milesimengatik ez zen 400 metroko finalean sartu, ahala eta guztiz ere, marka ona egin zuen (50.53)

Asier Corthay (Grupo ISN Navarra) 8º sailkatu zen altuera jausian, 1,97 zentimetroko saltuarekin.

Asier San Sebastián (Real Sociedad). Luzeeran parte hartu zuen, 6,81 metroko saltuarekin.

Pablo Cid (Real Sociedad). Tomó parte en la final de longitud, aunque 3 nulos le impidieron tener más protagonismo.

Igor Legarda (Real Sociedad). Espainiako txapelduna, guztira 5.413 puntu. Sekulako txapelketa burutu du. Hona hemen egindako emaitzak.

  60 metro: 4º. Denbora: 7.26

   Luzeera: 1º 6,98 metrokin

   Pisu jaurtiketa: 6º 11,26 metrokin

   Altuera: 2º 2,00 metroko jauziarekin.

   60 metro heziak.: 1º 8.25 segundokin

   Pértiga: 2º 4,30 metro

   1.000m: 4º con 2.44.37

Maitane Iruretagoiena (Atlético San Sebastián): Espainiako txapelduna 200 metrotan 24.57 denborarekin. Lehendabiziko lasterketatik menperatu zuen froga. Ahala eta guztiz ere, ez zegoen fisikoki ehuneko ehunean, sukarrak jota baizegoen, eta nabaritu zuen 60 metroko finalean, laugarren tokian ailegatuz (7.83). Txapelketa  azpimarragarria Maitanerena.

Maialen Axpe (Atlético San Sebastián). Jonathan Perezek entrenatzen duen atleta, eroso gailendu zen. bere markarik hoberena egin zuen, 4.01 metroko saltuarekin. Ezin izan zuen 4,11 metrokin, baino zihur oso aurten marka hori autsiko duela.

Ainhoa Oruna (Atlético San Sebastián): jausi hirukoitzan seigarren bukatu zuen 11 metro eta 55 zentimetroko jausiarekin.

Amaia Alzelay (Atlético San Sebastián): Atletikoko atletak txapelketa polita burutu zuen 200 metroko frogan. Finalera ailegatu zen eta bertan 25.96ko denbora egin zuen. Finalerdietan, bere denbora pixkat hobeagoa izan zen, 25.73 hain zuzen.

Estibaliz Guijarro (Florentino Diaz Reig) Regulo Martinezek entrenatzen duen atleta. 1500 metroko finalean parte hartu zuen, 5.07.66 denbora eginda.

Erantsitako fitxategiak:


Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz