EUS_cab6
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

EUSKADIKO KROSS TXAPELKETA

 
Eneko Agirrezabal (Txindoki) , gipuzkoako kross txapelduna, bigarren sailkatu zen Euskadiko krossean. Aurretik Ivan Fernandez bakarrik izanik.
Bere taldea Txindoki Euskadiko txapelduna izan zen. Aloña Mendi taldeak 4. postua lortu zuen.
 
Nesketan Penélope Baños (At snsn) Euskadiko txapelduna izan zen. Ainhoa Sanz (Goierri Garaia) 5. izan zen. Goierriko neskak hirugarrenak sailkatu ziren..

Kadete mailan Txindokiko Adrian Pajares Euskadiko txapelduna izan zen. Bigarren Asier Díaz, Super amara BATekoa.. Taldeka Txindokikoak bigarrenak izan ziren.

Neska kadeteak oso ondo egon ziren. Miren Martin (Super Amara BAT) 99urtekoak irabazi zuen. Bigarren Usoa Ostolaza (Antoniano). Hirugarren Jone Zabaleta (Xeye). Taldeka Txindokikoak bigarrenak izan ziren.

Jubenil mutiletan hoberena Jon Adrian Perez (Xeye) 4. izan zena. Bere Taldeak 3. postua lortu zuen.

Neska jubenil eta juniorrak elkarrekin aritu ziren. Uxue Ibañez 4. sailkatu zen jubeniletan. Junior mailan lehenengo postuak lortu zituzten María Ibañez (Txindoki) 1., y Nerea Sarriegi (SA BAT) 3. Taldeka Txindokik irabazi zuen jubeniletan eta Juniorretan ere.

Junior mutiletan podium gipuzkoarra izan zen.  Ignacio Tanco (SA BAT) Euskadiko txapelduna, bigarren Iñaki Sagarna (Mintxeta)eta hirugarren Alexander Oiarbide (Txindoki) . Super Amara BAT taldeak taldeka irabazi zuen.

 

Aitor GARRO

ZUZENDARI TEKNIKOA



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz