EUS_cab6
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

MARTXA JAIALDIA ERRENTERIAN

 

Data: urtarrilak 19
Ordua: 9:30 -13:00
Tokia: Fanderiako pasalekua. Errenteria.
Ibilbidea: Joan-etorrian kilometro bateko ibilbidea da.
 
Programa:
9:30 etan alebinentzako ibilaldi jostagarria. Ibilketaren sustapena egiteko programatutako froga da. 2002 eta 2003 urtean jaitako haurrek ibilbideari itzuli bat egiteko aukera izango dute, guztia 1000m. Mikel Odriozolaren eta bestelako martxadore profesionalen laguntza izango dute. San Silvestre txikiko dortsalarekin joan beharko dira.
Bestelako ibilketa lasterketetan kirolari federatuek besterik ez dute parte hartzeko aukerarik.
Atleta gonbidatuak: Kataluniako eta Galiziako 40 lagunen selekzioa gonbidatu egin da euskadiko txapelketan parte hartzeko.
12:00etan milia lasterketa: 1609metroko froga homologatua eta irekia programatu da. Federatuentzat edota popularrentzat irekita dagoen froga bat da eta bere garaian biteri kalean ospatzen ziren lasterketen jarraipena da. Izena emateko 16 urte eduki behar dira eta 8 euro ordaindu beharko dira. Egunean bertan Fanderiako Kiroldegiko sarreran izena eman daiteke goizeko 11:00ak arte. Lehenengo sailkauentzat sariak egongo dira eta parte-hartzaile guztientzat elastiko tekniko bat.
Guztira 200 kirolari inguru espero dira.
Omenaldia: Maria Vascori omenaldi bat egingo zaio, bere bizitzan zehar izandako lorpenak goraipatzeko.
Zerbitzuak: Dutxak Fanderiako kiroldegian egongo dira eta kontsigna eta berotzeko espacio estalia Fanderiako pilotakuan egongo da.
Eskertza: Errenteriako Udala, Kirol patronatua, Udaltzaingoa, Gipuzkoako eta Euskadiko federazioari eta Errenteriako Babes zibila eta probari begira babesle pribatuei.


Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz