.
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

ATECE LASTERKETA

 ATECE elkarteak GAFeko laguntzarekin atletismo jardunaldi bat antolaten du egiten duten lana erakus ahal izateko Larunbat honetan goizean.

 

Lehenengo 10:00etan haurren hiru lasterketak ospatuko dira (ikusi programa osoa behealdean). Izen ematea bertan egingo da eta partaide guztientzan domina bat eta txokolatea.
 
Jarraian 11.00etan federatu eta ez federatuen 1.000 metroko proba burutuko da, epaileek kronometratua eta homologatua. Izen ematea kirolproban Osteguna 12, 15.00ak arte kirolproban: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1044
 
Bukatzeko, 12:00tan maratoi solidarioari hasiera emango zaio:1, 2, 3, 4… ITZULI SOLIDARIOAK. Burmuineko Gaitza duten pertsonen errealitatea ezagutaraztea izango da proba honen helburu nagusia. Kaltetu, senitarteko, lagun, kolaboratzaile edo nahi duen edozein pertsonek parte hartu dezake. Lasterkari guztiak irteera lerroan jarriko dira eta Anoetako Mini Estadioaren inguruan korrika egingo dute elkartean bertan egindako lekuko bat eramango duen pertsona kaltetu baten atzetik beti ere. Lekukoa daraman pertsonaren aurretik ezingo da inor joan. Lekukoa eskurik esku pasako da eta bakoitzak ahal dituen bira kopurua egingo ditu, 1, 2, 3, 4… eta egokia iruditzen zaion momentuan lasterketa utziko du nahi izanez gero beranduago bueltatzeko. Lasterketa solidarioaren iraupena lasterkarien araberakoa izango da, korrikalariak dauden bitartean lasterketa ez da bukatuko. Edozeinek parte hartu dezake, gurpildun aulkian daudenak, makuluekin, senitartekoen laguntzarekin, lagunak, armailetako jendeak, parte hartu duten haurrak, gurasoak…

.

PROGRAMA

KARTELA


 

 

 

Aitor GARRO - GAF



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz