EUS_cab6
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

II UDABERRIKO LASTERKETA

 Korrikalari agurgarria:


Oraindik ez duzula zeure 5km-ko marka hobetzerik lortu? Edota korrika hasi nahi duzula?

ATLETISMO TOLOSA CF taldeak maiatzaren 1ean 11:30tan Tolosako Berazubi estadioan ospatuko den UDABERRIKO II. LASTERKETAra gonbidatzen zaitu.

Lehen ekitaldiak indartsu jo zuen, aurreko denboraldian Euskadiko 5km lasterketa herrikoi azkarrena izanik. Beste urte batez erreferentzizko lasterketa bat izateko asmotan, zure partaidetzarekin kontatu nahi dugu eta zeure helburuak lortzen lagundu.

Guztiz laua eta benetan azkarra den zirkuitu bat dugu zerbitzu hoberenak eskeiniz, zuk korrika egiteaz eta lasterketaz gozatzeaz arduratu beharko duzu soilik. Zirkuitoa Espainiako Federazioaren homologazio ezaugarrietan dago neurtua eta kilometratua egongo da.

Lasterketa amaitzean korrikalari bakoitzari opari eta jan-edanez osatutako bolsa tekniko bat emango zaio.

Ordutegia:

  • 10:30 Benjaminak (2005-2006) - 400m
  • 10:45 Alebinak (2003-2004) - 800m
  • 11:00 Infantilak (2001-2002) - 1200m
  • 11:15 Eskolarren Sari Banaketa
  • 11:30 Helduak - 5000m
  • 12:15 Helduen Sari Banaketa
  •           1º Trofeoa + Txapela + 200euro
  •           2º Trofeoa + 150 euro
  •           3º Trofeoa + 100 euro

Informazio gehiago eta inskripzioa egiteko:

http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1250&lang=eu



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz