EUS_cab6
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

MANEL GONZÁLEZEK GIPUZKOAKO ATLETISMOA GONBIDATZEN DU BERE HAUTAGAITZAREN AURKEZPENERA

Adiskide hori,

Gutun honen bidez, nire RFEAko presidentziarako hautagaitza ezagutarazi nahi dizut. Proiektu erakargarri honek, Federakuntzak hartu behar duen norabide berria bermatzeko gakoak, argudioak eta estrategiak ditu.

Hautagaitza hau, atletismoko funtsezko eragileen parte-hartzea pentsatuz eraikia dago, hau da: atletak, entrenatzaileak, klubak eta epaileak.

Horregatik, eraginkortasun handian, austeritatean eta gardentasunean oinarritutako kudeaketa eta antolaketa proposatzen ditut, zehaztu ditugun helburu guztiak lortzeko beharrezkoa diren kreatibitatea eta argitasuna ahaztu gabe.

Ekimen hau antolatzeko orduan lantalderik onena hautatu dugu. Proiektua zehaztasun, ilusio eta profesionaltasun handiz garatzeko, bideratzeko eta plazaratzeko lantaldea da.

Hau dela eta, datorren ostegunean, maiatzaren 19an, 19:30etan, Donostiako Kirol Etxean (Anoetako pasalekua, 5, Anoetako estadioa) proiektuaren aurkezpena zurekin konpartitzeko asmoz elkartuko gara.

Proiektuak gu adina liluratu eta hunkituko zaituelakoan eta bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu gure agurrik beroena.

Manel González

Espainiako Atletismo Federakuntza Errealaren Lehendakarigaia

 



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz