.
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

Kontaktua

Anoetako pasealekua, 5
20014 DONOSTIA
tlf: 943 45 17 57
fax: 943 45 39 82
e-mail: gaf@kirolak.net

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO KROSAREN DATA ALDAKETA

 2020. URTEKO EDIZIOA AZAROAREN 1EAN OSPATUKO DA

Donostiako Nazioarteko Krosak data aldatuko du datorren urtetik aurrera. Orain arte, urtarrilean ospatu da lehiaketa garrantzitsu hau, baina, 2020. urtetik aurrera azaroaren lehen astean garatuko da. 2020-an, esate baterako, azaroaren 1ean. Aldaketa honen arrazoi nagusia krosari bultzada bat ematea da.

Donostiako Udaletxeak, Fly Group-ek eta baita Gipuzkoako Atletismo Federazioak bilera desberdinak izan dituzte azken hilabete hauetan, eta elkarrekin hartutako erabakia da hau. Espainiako Atletismo Federazioak proposamen hau onartu egin du. Data aldaketarekin, hipodromoko betiko ibilbidea berreskuratuko da eta baitamaila handiko atleta gehiago erakartzeko aukera egongo da. Gainera, azaroan maila handiko atletismo lehiaketa asko elkartuko dira: krosa, Behobia eta Zurich Donostiako Maratoia.



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz