EUS_cab7
GAF Atletismowww.gafatletismo.com

TXARTELA POPULARRA

  Kirola praktikatzerakoan osasunak duen garrantziaz ohartuta, Gipuzkoako atletismo federazioak DKVrekin batera korrikalarientzat zuzenduta dagoen zerbitzu berri bat sortu du. Zerbitzu hau C.D. FORTUNA, Diario Vasco eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eskaini ahal izan da.

Lehengo urtean sortu genuen ONDO ENTRENATU HOBETO KORRI EGIN programak izan zuen arrakasta ikusirik, aurten sortu dugun proiektua, aurrekoaren jarraipena da baina hobekuntza askorekin.

Proiektuak helburu berdina du; kirola modu osasuntsu batean praktikatzea hain zuzen ere.


Txartel herrikoiak ondorengo zerbitzuak eskainiko ditu, atleta herrikoiak segurtasunez kirola praktikatzeko: esfortzu froga, nutrizioaren osasun-laguntza, atletismoa praktikatzearen ondorioz gertatutako istripuen osasun-laguntza, besteak beste.



Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz